{"id":5291,"date":"2024-03-11T13:21:15","date_gmt":"2024-03-11T12:21:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/evento\/garapenerako-estrategia-positiboen-xiv-jardunaldiak\/"},"modified":"2024-03-11T13:33:44","modified_gmt":"2024-03-11T12:33:44","slug":"garapenerako-estrategia-positiboen-xiv-jardunaldiak","status":"publish","type":"tribe_events","link":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/evento\/garapenerako-estrategia-positiboen-xiv-jardunaldiak\/","title":{"rendered":"Garapenerako Estrategia Positiboen Xiv. Jardunaldiak"},"content":{"rendered":"<p>Ahalduntzeko zubi hezkidetzaileak<\/p>\n<p>Azken urteetan, hezkidetzak gero eta presentzia handiagoa du EAEko eztabaidetan, politiketan eta egitasmoetan. Aipatzekoa da hezkidetza, tradizioz, hezkuntza formalean zentratu dela. Ondorioz, ikastetxeetan garatu da gehien. Pixkanaka, aurrerapausoak ematen ari dira hezkidetza transbertsalizatzeko, ekintza espezifikoak eta eskuhartze puntualak osatuz, gelako espazioa gaindituz eta erantzukizun kolektiborako joera duten hezkidetzaplan integralak ezarriz.<\/p>\n<p>Globalizazioa hegemonikoa da gaur egun, eta honakoak ditu oinarrian: sexu-genero sistema; produkzio-, erreprodukzio- eta kontsumo-eredu estraktibista, kapitalista eta inperialista; eta muga fisiko eta sinbolikoak jartzea, pertsonentzat, herrientzat eta planetarentzat indarkeria estrukturala, sistemikoa eta sistematikoa bihurtzen direnak eta bizitzaren jasangarritasuna ezinezkoa egiten dutenak. Hala, zapalkuntza-ardatzak normalizatu eta ohiko forma ugaritan adierazten dira. Testuinguru horretan, hezkidetza eraldatzailea, feminista, antirrazista eta intersekzionala helburu bat da; eta, era berean, garapenerako eta, zehazki, berdintasuna sortzeko estrategia positiboetako bat ere bada.<\/p>\n<p>Hala ere, arlo honetan lortutako aldaketekiko erresistentzien gorakadak inflexio-une batean gaudela baieztatzera garamatza. Normaltasuna eta, hortaz, matxismo zisheteronormatiboak \u2014kapitalismoarekin eta kolonialismoarekin batera\u2014 eraikitako eta finkatutako pribilegioak arriskuan ikusten dituzte, eta badirudi hori dagoela aipatutako erresistentzien oinarrian.<\/p>\n<p>Zehaztutako erronkei dagokienez, honako hauek aurkitzen ditugu, besteak beste: prozesu integralak eta parte-hartzaileak egitea, ikuspegi lokal-global baten aldeko apustua egitea eta aliantzak sustatzea eta zabaltzea, aldaketarako erresistentzien aurrean estrategiak kolektiboki eraikitzeko. eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak antolatutako 2024ko Garapenerako Estrategia Positiboen XIV. Jardunaldien barruan, gai horiei eta beste askori helduko diegu, \u201cAhalduntzeko zubi hezkidetzaileak. Di\u00e1logo local-global entre experiencias coeducativas\u201c. Jardunaldien helburuak hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Jakintzak eta hezkidetzaesperientziak elkartzeko eta elkarrizketarako gune bat sortzea, ikuspegi lokal-global eta feministatik, zalantzan jartzeko, esperimentatzeko eta ikaskuntza esanguratsua egiteko, berdintasunezko hezkuntza eta gizarte baterantz aurrera egiteko.<\/li>\n<li>Erakundeen, gizartemugimenduen eta erakundeen hezkidetzako esku-hartzeen inguruko praktikak, esperientziak eta hausnarketak ikusaraztea, eta begirada horri ekiteak erakundearentzat eta erakundean lan egiten duten pertsonentzat zer esan nahi izan duen aztertzea, bai eta zer zailtasun eta ahalmen dituen ere.<\/li>\n<li>Arlo honetako erronkei buruz eztabaidatzea, bai nazioarteko lankidetzari buruz, bai gizarte eraldaketarako hezkuntzari buruz.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ahalduntzeko zubi hezkidetzaileak Azken urteetan, hezkidetzak gero eta presentzia handiagoa du EAEko eztabaidetan, politiketan eta egitasmoetan. Aipatzekoa da hezkidetza, tradizioz, hezkuntza formalean zentratu dela. Ondorioz, ikastetxeetan garatu da gehien. Pixkanaka, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":5284,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_tribe_events_status":"","_tribe_events_status_reason":"","footnotes":""},"tags":[],"ods":[42,43],"tribe_events_cat":[],"class_list":["post-5291","tribe_events","type-tribe_events","status-publish","has-post-thumbnail","hentry","ods-kalitate-oneko-hezkuntza","ods-genero-berdintasuna"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tribe_events\/5291","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tribe_events"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/tribe_events"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tribe_events\/5291\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5292,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tribe_events\/5291\/revisions\/5292"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5284"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5291"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5291"},{"taxonomy":"ods","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ods?post=5291"},{"taxonomy":"tribe_events_cat","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tribe_events_cat?post=5291"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}