Recurso

4 ODS 4 - icon Educación de calidad

Jasangarritasunerako Hezkuntza Ikaskuntza Egoeren Bidez

Irakasleetzako Gida Teoriko-Praktikoa

UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Andrea Antúnezekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, material didaktiko berri hau aurkeztu du gida teoriko-praktiko gisa. Material honekin irakasleei eta hezkuntzako profesionale lagundu nahi zaie lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin garapen jasangarria lantzeko, ikaskuntza kritiko eta kontzienterako metodologia eta metodo berrien bidez.


Argitalpen honetan, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren (GJH) nazioarteko esparrurako lehen hurbilketa teorikoa aurkituko dugu, bai eta hezkuntzaren egungo erronkak ere, maila globalean, eta bigarren atala, berriz, praktikoagoa da, ikaskuntza-egoera berrien bidez ikasgelan garapen jasangarria lantzeko proposamenekin.


Gida honen bidez, tresna bat eman nahi diegu irakasleei eta hezkuntzako profesionalei, ikasgelan eta tokian tokiko esparruan lantzeko garapenaren dimentsio sozialak, ingurumenekoak, kulturalak eta ekonomikoak, eta Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta
Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeari buruzko 2023ko 30eko 77/2023 Dekretu berriaren
konpetentzia-ikaskuntzarekin lotzeko.

Nivel educativo

Educación Primaria y Educación Universitaria y Superior

Dimensión de aprendizaje

  • Cognitiva
  • Socioemocional
  • Conductual

Organización

UN Etxea - UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea

Tipo de publicación

  • Documento

Año publicación

2023

Idiomas

Euskera Español