Todas las Noticias

Eraiki dezagun elkarrekin etorkizuneko hezkuntza

Parte hartu Education Beyond 2030 Gazteen Lurralde Kontsultetan eta izan gure gazteen ahotsa nazioarteko hezkuntza-eztabaidarekin lotuko duen elkarrizketaren parte.

Lehen urratsa: UNESCOren Europa eta Ipar Amerikarako Eskualdeko Kontsulta

Gure lurraldeko kontsultak hasi aurretik, UNESCOk 11 eta 30 urte bitarteko gazteak gonbidatzen ditu Europa eta Ipar Amerikarako Eskualdeko Kontsultan parte hartzera. Online egingo den elkarrizketa-gune honetan, gazteek 2030etik haragoko hezkuntzaren inguruko ideiak eta lehentasunak partekatzeko aukera izango dute.

📅 2026ko uztailaren 31

🕓 16:00–18:00 (CEST)

💻 Online

👉Eman izena hemen: [Esteka]

Bigarren urratsa: RCE Basque Country–Navarre erakundearen Lurraldeko Kontsultak

UNESCOk bultzatutako prozesuari jarraipena emanez, RCE Basque Country–Navarre erakundeak hiru lurraldeko kontsulta antolatuko ditu, eskualdeko kontsultan identifikatutako lehentasunak sakontzeko eta Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko testuingurura egokitzeko.

RCE sareko erakunde bakoitza gonbidatuta dago gutxienez bi gazte proposatzera, erakundearen eta lurraldearen aniztasuna ordezkatuz.

Kontsulta hauek parte-hartze aktiborako, elkarrengandik ikasteko eta erakunde desberdinetako gazteen arteko esperientziak partekatzeko gune izango dira, gure lurraldeko ekarpenak UNESCOk bultzatutako nazioarteko elkarrizketaren parte izan daitezen.

Kontsulten egutegia

📍 2026ko irailaren 10
ESTIA-Bidart
Eskualdeko Kontsulta – Iparraldea

📍 2026ko irailaren 11
Bilbo
Eskualdeko Kontsulta – Euskadi

📍2026ko irailaren 11
Iruñea
Eskualdeko Kontsulta – Nafarroa


[Informazio gehiago eta laguntza-materialak]

Nork har dezake parte?

RCE Basque Country–Navarre sareko erakundeekin lotutako gazteek.

Erakunde bakoitzak gutxienez bi parte-hartzaile proposatu ahal izango ditu.

Zer aurkituko duzu?

  • Parte-hartze dinamikak
  • Esperientzien trukea
  • Lankidetza-jarduerak
  • Beste erakunde batzuetako gazteekin harremanak
  • Hezkuntzaren etorkizuna eraikitzen laguntzeko aukera