Basque Country – Navarre RCE

Sarrera

UNESCO Etxeak 4.7 faktoria – Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Plataforma Iberoamerikarra garatu du, berrikuntzaren eta ikaskuntza partekatuaren bidez Iberoamerikan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza eraldatzea helburu duen proiektua, hezkuntzarekin lotutako eragileek Garapen Jasangarrirako Hezkuntza ardatz inspiratzaile gisa har dezaten beren hezkuntza-politiketan, -planetan eta -jardunetan. Proiektuak honako hauen bidez lortu nahi du helburu hori:

  • Online plataforma eleaniztun bat garatuz, 2030 Agendarako eta GJHetarako hezkuntza-baliabideak ordenatuta eta sailkatuta. (1. ardatza, ezagutzaren kudeaketa)
  • Hezkuntza-erakundeen gaitasunak eta eragina indartzeko aliantzak sortuz eta 2030 Agendaren aurrerapena babestuko duen kontzientzia kritikoa sortuz. (2. ardatza. Aliantzak)
  • Herritarrengan garapen jasangarriaren aldeko hausnarketa, konpromisoa eta ekintza eraginez, generoaren ikuspegiaz eta giza eskubideen ikuspegiaz. (3. ardatza. Komunikazioa)

Zehatzago esanda, «2. ekintza-ardatza, aliantzak» izenekoaren barruan, UNESCO Etxeak Euskadin Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Eskualde Zentroa (Regional Centre of Expertise, RCE, ingelesezko siglak) sortzea bultzatu du. Horrek Nazio Batuen Unibertsitateko Jasangarritasunerako Ikasketa Aurreratuen Institutuaren (UNU-IAS, ingelesez) aintzatespena lortu du. RCE horrek erreferentziazko eragile anitzeko gune globaletako bat izan nahi du 2030 Agendarako Hezkuntzan.

RCEren asmoa. Zer da?

Basque Country – Navarre RCE erakundeen sare bat da, hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin zerikusia duten erakundeen sare bat, eta Euskal Herritik garapen jasangarriranzko ikaskuntza errazteko lankidetzan aritu nahi du. UNESCOren #EDSpara2030 (#GarapenJasangarrirakoHezkuntza2030erako)Ekintza Globaleko Programaren parte da, eta tokiko irtenbide jasangarriak bizkortzeko balio erantsi espezifikoa du. RCE horrek #EDSpara2030 (#GarapenJasangarrirakoHezkuntza2030erako) esparruaren mundu mailako helburuak Euskal Herriko testuinguru geografikora eramatea izango du helburu, eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntza sortu, bizkortu eta txertatzeko konpromisoa hartuko du.

NBEko agentziekin, hezkuntza formaleko erakundeekin eta mundu osoko hezitzaile informalekin dituzten lotura ofizialei esker, RCEak posizio ezin hobean daude Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren arloko konbentzio eta esparru programatiko globalak tokiko mailan ezartzeko eta aplikatzeko.

Basque Country – Navarre RCEk sektore eta diziplina anitzeko kideak biltzen ditu. Ez dugu beti elkarrekin lan egiten, eta jarrera paregabean gaude elkarrizketaren, hezkuntzaren eta ikaskuntzaren bidez jasangarritasunaren erronketarako irtenbideak sortzen laguntzeko. Gainera, Basque Country – Navarre RCEren jarduerek berrikuntza eta garapen jasangarriaren ikuspegi berriak sustatuko dituzte. Horri esker, dauden ezagutzak ekintza zehatz bihurtuko dira, eta norbanakoak gaitu egingo dira berentzat eta beren komunitateentzat erabaki jasangarriak hartzeko.

Euskal Herrian Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako RCE bat ezartzeak funtsezko hiru helburu lortzen lagundu nahi du:

  1. Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari lotutako euskal eragileen artean elkarrizketa formalki artikulatzea, 2030 Agendaren lehentasunei egiten dieten ekarpena ikusarazita.
  2. 2030 Agendarako Hezkuntza arloko lankidetza-proiektu komunak finantzatzen eta gauzatzen laguntzea, bai 4.7 faktoriaren esparruari lotutakoak, bai proiektu horretatik kanpokoak.
  3. Mundu mailako beste RCE batzuekin aliantzak bultzatzea, bereziki Iberoamerikan, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan aurrera egiten laguntzeko, eragile anitzeko eta sektore anitzeko ikuspegia hartuta.

Ildo horretan, Basque Country – Navarre RCEk tokiko mailan lortzen duen arrakasta mundu osoko RCE-en sare globalaren bidez eramango da nazioartera. Bereziki, Euskadiko RCEk aktiboki parte hartu nahiko luke Nazio Batuen Unibertsitateko Ameriketako Eskualde Zentroen urteroko topaketetan. Tokiko ezagutzak, esperientzia eta jardunbide onenak sare horien bidez partekatzen dira oro har, eta beste eskualde batzuetan arrakastaz egokitu eta aplika daitezke. Gaur egun, UNU-IASek ofizialki 170 RCE baino gehiago onartu ditu mundu osoan.

Hasiera | RCE NETWORK

Bere eratze-prozesuan zehar, Basque Country – Navarre RCEk inguruko bi RCEren laguntza eta aholkularitza izan du:

Nor da erakunde bakoitza?

Prozesuaren hasiera gisa, UNESCO Etxeak Euskal Herriko hezkuntza, jasangarritasun eta ingurumen arloetako eragile interesatuak gonbidatu zituen Basque Country – Navarre RCE bat ezartzeko eta aitortzeko proposamen hori aintzat hartzera eta ekimen horretan parte hartzera.

Hasieran 30 erakunde inguruk interesa agertu ondoren, UNESCO Etxeak Basque Country – Navarre RCE ezartzeko proposamen formala egitea koordinatu zuen. BBK Kuna – GJHen Etxean egindako lan-bilera parte-hartzaile batekin hasi zen prozesua, 2021eko azaroaren 15ean, ekimenean parte hartzeko interesa zuten hezkuntza-eragile garrantzitsuen parte-hartzearekin.

UNESCO Etxeak lerrokatu egin zituen proposamena egiteko etapak eta Nazio Batuen Unibertsitateko Jasangarritasuneko Ikasketa Aurreratuen Institutuak eskabideak aurkezteko ezarritako prozesuaren epeak.

2022an, honako erakunde hauek parte hartu nahi izan zuten ekimen honetan, bai taldekako informazio-bileretan parte hartuz, bai UNESCO Etxearekin aldebiko bileren eta bateratze-lanen esparruan:

ERAKUNDE NAGUSIAK

Sarearen barne-koordinazioan eta kanpo-komunikazioan ere parte hartzen duten erakunde sustatzaileak.

FUNTSEZKO ERAKUNDEAK

Gaikako proiektuen definizioan eta talde-lanean programatikoki inplikatutako funtsezko erakundeak.

Alboan Fundazioa
Zabalketa elkartea
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
BBK Banking Foundation
Bizkaikoa
ESTIA Ingeniari Eskola
Fundación Diocesanas – Jesús Obrero Fundazioa (Egibide Ikastetxea)
Arizmendiarrieta – Euskal Hub Economy of Francesco Fundazioa
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza (MUE)
Ortzadar – Ekoetxea Urdabai UNESCO Biosfera-erreserba
Iruñeko Planetarioa
Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko Sarea (RedAySS)
Somorrostro Heziketa Zentroa (CFS)
Giza Baliabideen UNESCO katedra / Deustuko Unibertsitatea (UD)
Nafarroako Unibertsitatea (UNAV)

ERAKUNDE SUSTATZAILEAK

Sarean formalki parte hartzen duten erakundeak, bi urteko bileretan parte hartuz, baina koordinazioan erantzukizun handirik gabeak.

Aclima – Basque Environment Cluster
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA-AVCD)
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Arazi
Euskadiko Ekintzaz Lagundu
Carmelitas Sagrado Corazón Ikastetxea
Nafarroako GGKEen koordinakundea
Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra
Mugarik Gabeko Ekonomialariak (EsF) Euskadi
EDE Fundazioa
Bizkaiko Zubia
Euskal Kultur Erakundea (EKE)
Geoparkea
Bilboko Jesuitinak
Lauaxeta Ikastola
Lauro Ikastola
Salestar Misioak (Euskadi eta Nafarroa)
Mundukide Fundazioa
Herrien Arteko Laguntzarako Nafar Erakundea (ONAY)
Elkartasuna, Hezkuntza eta Garapena (SED)
Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedra, UPV/EHU
Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra, UPV/EHU
UNRWA Euskadi
Zumaiena Ikastetxea

INSTITUCIONES PRINCIPALES

Entidades impulsoras que también participan en la coordinación interna de la red, así como en la comunicación externa.

INSTITUCIONES CLAVE

Entidades clave involucradas programáticamente, a nivel de definición y trabajo en grupos de proyectos temáticos.

INSTITUCIONES PROMOTORAS

Instituciones que participan formalmente en la red, tomando parte en las reuniones bianuales, pero sin mayor responsabilidad en términos de coordinación.