Zer da 4.7 faktoria?

Nazio Batuek 2015eko irailean onartutako 2030 Agendak 17 GJH biltzen ditu, eta horien artean daude pobrezia amaitzea, desberdintasunaren eta bidegabekeriaren aurka borrokatzea eta klima-aldaketari aurre egitea, inor atzean utzi gabe. 4. GJHren (Kalitatezko hezkuntza) babespean, 2030 Agendak berak aitortzen du Garapen Jasangarrirako Hezkuntzak funtsezko zeregina duela GJH guztiak lortzeko, eta hala adierazten du 4.7 jomugan

1. ekintza-ardatza

2030 Agendarako Hezkuntzaren arloko ezagutzaren kudeaketa.
Atari digital honen helburua da Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren
arloko tresna pedagogikoak –kalitatezkoak eta genero-ikuspegia eta eskubideen
ikuspegia dutenak– eskuratzeko aukera demokratizatzea Iberoamerikan.

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzak pedagogia berritzailea erabiltzen du, eta ikaskuntzaren alderdi kognitiboan, sozioemozionalean eta jokabidean zeharkako gaitasunen garapena sustatzeko ekintzara bideratzen du. Euskal Herriko UNESCO Etxeak hasieratik egin du lan Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan. Horretarako, tokiko, estatuko eta nazioarteko prozesuetan parte hartu du, UNESCOren eskutik, hezkuntzaren botere eraldatzailean aurrera egiteko, garapen jasangarri eta inklusiboa oinarri hartuta. 2017tik lankidetza esplizituagoak garatu ditugu Iberoamerikako hainbat eragilerekin, 2030 Agendarako Hezkuntzan aurrera egiteko.

Testuinguru horretan, UNESCO Etxeak 4.7 faktoria – Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Plataforma Iberoamerikarra garatu du. Proiektu horrek, berrikuntzaren eta ikaskuntza partekatuaren bidez, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza eraldatu nahi du Iberoamerikan, hezkuntzarekin lotutako eragileek Garapen Jasangarrirako Hezkuntza ardatz inspiratzaile gisa har dezaten beren hezkuntza-politiketan, -planetan eta -jardunetan.

4.7 faktoria – Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Plataforma Iberoamerikarra, hain zuzen, UNESCOk Iberoamerikako Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan duen estrategia globalaren parte da, GJHen 4.7 jomugaren bidez 2030 Agendan aurrera egiteko. Proiektu hori honako hauen bidez kudeatzen da: (1) ezagutzaren kudeaketa; (2) eragile eta sektore anitzeko aliantzak; eta (3) komunikazio-estrategia bat, hori guztia Iberoamerikako testuinguru osoan.

Hala, “1. ekintza-ardatza: 2030 Agendarako Hezkuntzaren arloko ezagutzaren kudeaketa” delakoaren barruan, atari digital honen helburua da Iberoamerikan Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren arloko tresna pedagogikoak –kalitatezkoak eta genero-ikuspegia eta eskubideen ikuspegia dutenak– eskuratzeko aukera demokratizatzea. 4.7 faktoria plataformak interesa duen edozein eragileren eskura jartzen ditu Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren arloko kalitatezko tresna pedagogikoak. Zehazki, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako baliabide pedagogikoak, materialak, euskarriak eta jardunbide egokiak aurkituko dituzu hemen, eta pedagogia sozialeko eta herritarren partaidetzako baliabideak, GJH bakoitzerako eta 2030 Agendarekin lotutako eremu bakoitzerako. Denak ere koherenteak dira 2030 Agendaren zeharkako balioekin (Jasangarritasuna, Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Genero Ekitatea eta Kulturartekotasuna).