Todas las Noticias 4 Kalitate oneko hezkuntza ODS 4 - icon 12 Ekoizpen eta kontsumo arduratsua ODS 12 - icon Hazi digitalak eta software librea Mauritanian 3 de December de 2025 por Elkartenet Hezkuntza Elkartea Abenduaren 2ko eguna TxikiLinux-en eta sistema eragile honetan instalatutako aplikazioen aurkezpenari eskaini zitzaion: bulegoko tresnak (LibreOffice) eta lehen hezkuntzara zuzendutako aplikazioak, jolasaren bidez teklatua eta sagua erabiltzeko trebetasunak garatzeko (KimuDigitalak – PoussesNumériques – DigitalSprouts). Formakuntza Ahmednah irakasleak eman zuen El Mina Mauritaniako mendebaldeko herri hiritarreko udaletxeko bilera aretoan. Jardunaldi honetan ASF-2025-Mauritania programan parte hartzen duten eskoletako irakasleak eta herriko informatika teknikariak izan genituen. Eskerrak eman nahi dizkiogu El Minako udalari eta Solidarité pour Développement Social -SDS ko Ahmednah irakasleari proiektuan emandako laguntza eta inplikazioagatik. Izan ere, prestakuntza-tailer horiek egin izan ez balira, ezinezkoa izango litzateke. Lanean eta ametsetan jarraitzen dugu eta jarraituko dugu ….Mugarik gabe